XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mª ANGELES SALCEDA * 31 urte. Etxekoandrea.

Parke baten beharra dago paseatzeko, zelaiak umeek jolas dezaten, eserlekuak, txirrista eta era guztietako tresneriarekin.

Horrekin lotuta, etxe berriak egitean, eraikitzaileei gune berdeak utzi araziko nizkieke, begiak alaitzeko behintzat, etxe guztiak pilatu gabe.

Kale Nagusian ere semaforo bat jarriko nuke trafiko arazoa konpontzeko, orain zebra-bideak ez bait dira askotan errespetatzen.

Gaur egun anbulatorioan denbora dexente galtzen denez hobeto antolatuko nuke; sendagileek sartu behar dituzten ordu guztiak gaixoak atenditzeko erabil ditzatela eta ez, orain egiten duten bezala, ordu erdi gaixoak hor utzi eta beraiek kafe hartzera joan.

JOSE SANTOS * 30 urte. PESAko langilea.

Nik, batez ere, umeentzat parke handi baten falta ikusten dut eta, baita ere, zinema areto baten falta.

Aparkaleku gutxi dago eta kotxe asko, beraz, aparkaleku gehiagoren beharra dago.

Udaletxean beste lanpostu bat izanda orduak sartzen ari direnen lanak langabetuak bete zitzatela nahi nuke.

Festa hobeagoak antolatzea.

Kuadrila eta txaranga gehiago jarri eta musika taldeak kenduko nituzke.

Azkenik, polikiroldegiko prezioak jeitsi eta hobeto antolatuko nuke.

GABI UGARTE * 71 urte. Pentsionista.

Kultur Etxetik Itxaropenera doan bidean argi gehiago jarri eta pasaleku erosoago bat egingo nuke, jende asko ibiltzen bait da inguru horretan.

Garbitasun aldetik, zabor biltzaileek lurrean uzten dute erortzen zaiena, jaso gabe, eta kalegarbitzaileak ez dituzte auzoak behar bezainbeste bisitatzen.

Itxaropen auzoa oso baztertuta dago argia eta garbitasun aldetik eta hau hobeagotu behar litzateke.

Gazteentzat zine bat, bertan antzerkiak eta beste moetatako ekintzak antola daitezen.